Tangra mendiak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.700 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 30 km |
Zabalera | 8 km 7 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 62°40′00″S 60°06′00″W / 62.66667°S 60.1°W |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Leku geografikoa | Livingston uhartea |
Tangra mendiak (bulgarieraz: Тангра планина, 'Tangra planina' \ 'tan-gra pla-ni-'na \) (62 ° 40'00 "S 60 ° 06'00" W) Livingston uhartearen mendilerro garrantzitsuena da, Hego Shetlandetan, Antartikan. Bere altuera maximoa 1700 metroko Friesland mendia da. 2001. urtean izena jaso zuten Tangra jainko bulgariaren omenez.[1] 30 km luzatzen dira mendebaldeko Barnard lurmuturraren eta ekialdeko Renier lurmuturraren artean, eta 8 km-ko zabalera dute. Iparraldean Moon badia eta Huron glaziarra kokatzen dira, Huntress glaziarra ipar-mendebaldean, False badia mendebaldean eta Bransfield itsasartea hego-mendebaldean. Hiru mendi-gailur nagusiak Friesland mendebaldean, Levski gailurra erdialdean eta Deltxev gailurra ekialdean dira.