Tannenberg Operazioa | |
---|---|
Mota | masa hilketa operazio militar |
Honen parte da | Bigarren Mundu Gerra |
Denbora-tarte | 1939ko iraila - 1940ko urtarrila |
Kokaleku | Gobernu Orokorra |
Herrialdea | Polonia |
Pertsona hilak | 20.000 |
Tannenberg Operazioa (alemanez: Unternehmen Tannenberg) Alemania Naziak poloniarren aurka egindako erailketa masibo plan baten kode-izena izan zen[1]. Tiroz eraildakoak proskripzio zerrenda beltz baten bidez aukeratu ziren (Sonderfahndungsbuch Polen); zerrenda hori Gestapok osatu zuen Polonia inbaditu aurreko bi urteetan[2].
Zerrenda sekretuak Poloniako eliteko 61.000 kide baino gehiago identifikatu zituen: ekintzaileak, intelligentsia, unibertsitateko ikerleak, klerikoak, aktoreak, ofizial ohiak eta beste batzuk. Guztiak atxilotu eta tiroz erail beharrekoak ziren. Polonian bizi zen gutxiengo alemaniarreko kideek zerrendak prestatzen lagundu zuten. Gutxi gorabehera 20.000 pertsoa inguru erail zituzten 760 exekuzio masibotan[3][4].
Tannenberg Operazioarekin batera, ospitaleratutako pazienteak eta pertsona heldu ezinduak tirokatu eta gaseztatu ziren, Aktion T4 programa zabalagoaren barruan.[5]