Islamiar teologian, taqiya edo taqiyya (arabieraz: تقیة, taqiyyah, euskaraz: «zuhurtzia, beldurra»)[1] jazarpen garaian fedearen disimulu edo ukatzea da[2] Islamaren adar guztiek onartzen dute, baina bereziki, xiiten artean inportantea da, hauek jazarpen asko pairatu baitute.[3] Xiitek kitman (arabieraz: كتمان, kitmān, euskaraz: «disimulu») diote. Suniten artean, berriz, litekeena izanda ere, ohiz kanpokoa da: soilik bizitza salbatzeko baimentzen dute (eta egoera honetan ere, martirio ohoragarriagoa da). Historian zehar, egoera askotan erabili behar izan dute: hasieran Mahomaren kideek eta errekonkista ondoren, moriskoek.[4]