Tarot

Visconti-Sforzaren tarot-karta

Etorkizuna igartzeko erabiltzen diren karten multzoa. Ohiko karta-jokokoak baino gehiago dira, eta horietako batzuek pertsonaia eta ikur bereziak irudikatzen dituzte. Jatorria Italian du, XIV. mendean.

Tarota 78 kartaz dago osatua, eta horien artean esoteristek ezberdindu egiten dituzte arkano nagusiak eta arkano txikiak.

Arkano nagusiak 22 dira. Arkano hitzak berak "gordeta dagoen zerbait" esan nahi du. Esoteristen arabera, arkano nagusietan gizaki bezala ditugun ezaugarri sakonak islatzen dira.

Bestalde arkano txikiak ditugu, 56 dira, eta ohiko lau palotan banatuta daude: urreak, kopak, ezpatak eta bastoiak. Palo bakoitzak bizitzaren hainbat alderdiren berri eman dezake, esate baterako, urreek mundu materialari buruzkoa, kopek emozioei buruzkoa, ezpatek espiritualtasun eta ezagutzaren eremuari buruzkoa, eta, azkenik, bastoiek sexu eta sormenari buruzkoa.

Tarot karta-sorta ugari dauden arren, mundu mailan gehien erabiltzen dena Marseillakoa da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne