Tarta jaurtiketa

Tarta jaurtiketa barrea eragiteko ekintza izaten da.

Tarta jaurtiketa, "Pieing" ingelesez, norbaiti tarta bat botatzeko ekintza da. Ekintza honek esanahi desberdinak izan ditzake. Umore munduan barre eragiteko asko erabili da baina baita ekintza politiko moduan ere, protesta adierazteko. Euskal Herrian tarta jaurtiketa ospetsuena 2011ko urrian Frantziako Tolosan Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcinaren aurka egindakoa izan zen. Jaurtiketa Pirinioetako Lan Erkidegoaren bileran egin zen, konferentzia irekitzeko zeremonian, ekintzaileen hitzetan "desobedientzia ekintza" izan zen, "AHTan erabiliko den dirutzaz ohartarazteko".[1] Hiru tarta bota zizkioten Yolanda Barcinari AHTaren aurkako desobedientzia Mugitu! Mugimenduak Okzitaniako Libertat mugimenduaren sostenguarekin.

  1. https://web.archive.org/web/20131210111940/http://www.berria.info/albisteak/85856/tarta_jaurtitzaileen_kontrako_bidegabekeria_salatuko_dute_arratsaldean_irunean.htm

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne