Tartesiar izarra, tartesiarrek eguzkia irudikatzeko erabiltzen zuten ikurra, bi karratu bata bestearen gainean jartzean lortzen den zortzi puntako izar baten irudikapena da.
Iberiar Penintsulara iritsi ziren arabiarrek, paradisua, zortzi mendiz inguratua dagoela dioen ideia arabiarrarekin uztartu zuten, eta handik, Magreb eta Ekialde osotik zabaldu zuten.
Bere hedapenaren froga bezala, islamiar herriren batzuk enblema bezala erabiltzen dute. Horren adibide bat, hiru herrialde musulmandarren ikur ofizialak dira, Turkmenistaneko armarria, Uzbekistaneko armarria eta Azerbaijango bandera kasu. Gaur egun, andaluziar nazionalismoak ere erabiltzen du.