Tatiana Proskouriakoff | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tomsk, 1909ko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Lansdowne |
Heriotza | Watertown, 1985eko abuztuaren 30a (76 urte) |
Heriotza modua | : Alzheimerra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pennsylvaniako Unibertsitatea Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, arkeologoa, antropologoa, historialaria, idazlea, eduki-editorea eta arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | Carnegie Institution for Science (en) ![]() Peabody Museum of Archaeology and Ethnology (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Tatiana Avenirovna Proskouriakoff (errusieraz: Татья́на Авени́ровна Проскуряко́ва) (Tomsk, Errusia, 1909ko urtarrilaren 23a - Pennsylvania, AEB, 1985eko abuztuaren 30a) epigrafista, arkeologoa eta etnologoa izan zen, maien zibilizazioan espezializatua. Diziplina horietan autodidakta,[1] bere prestakuntza akademikoa arkitekturan zenez, marrazkilari gisa hasi zen. Maien idazkeraren ezagutzan egindako funtsezko ekarpenagatik gogoratzen da batez ere, Piedras Negras eta Yaxchilaneko idazkunek gertaera historikoak eta benetako pertsonaien bizitzak kontatzen zituztela frogatzean, eta ez soilik mitologiak edo egutegien deskribapenak, ordura arte uste zen bezala.[2] Beste ekarpen bat monumentuen datazio sistema bat izan zen, piezen morfologian eta estilo eskultorikoan oinarritua. Aztarnategi arkeologikoen marrazkilari gisa ere ezaguna da, eta aitzindaria izan zen Carlos Vierrarekin batera egitura handiak berreraikitzeko marrazkiaren kontzeptuan: espazio arkitektoniko zabalduen irudikapen artistikoa, bere garai bikainean izan zitezkeen bezala.[3][4] Maia kultura klasikoari buruzko artikulu eta liburuen egilea izan zen.