Tebasko Legioa

Tebasko Legioa
Datuak
Motapertsona taldea
HerrialdeaAntzinako Erroma
Osatuta

Tebasko legioa, hagiografia kristauak dioenez, ekialdeko erromatar armadako legio bat izan zen, Egiptoko Tebastik zetorrena; eta haren ofizialak (besteak beste, Maurizio Tebastarra) kristautasunera bihurtu ziren. Maximiano eta Diokleziano enperadoreek bagauda errebeldeen aurka borrokatzera deitu zuten legioa eta sarraskitua izan zen 285 eta 306 artean, Agaunum herrian (egungo San Maurizio), Valaisen (Suitza), legiokoen erlijioa urratzen zuten aginduak betetzeari uko egiteagatik. Ordutik, santu eta martiri katolikotzat gurtzen dira. Martiodako erlikiak, adibidez, Tebasko legioari egozten zaizkie.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne