Tekla-instrumentua[1][2], teklatu(-instrumentu)a[1][3], klabiera[4][5] edo giltzadia[5][6][7] musika-tresna mota bat da, musika jotzeko teklatua erabiltzen duena. Tekla-instrumentu ohikoenak pianoa, eskusoinua, organoa eta teklatu elektronikoak dira. Teklatua musika-tresnaren aurrealdeko zatia izaten da, teklaz osatua, eta hatzez jo behar izaten da musika egiteko. Hedapenez, teklatu hitza tekla-instrumentu osoarentzat erabiltzen da. Teklak jotzean, musika-tresnak modu akustiko, elektroniko edo elektromagnetikoan soinuak sortzen ditu, eta, soinu horiek, denboran zehar, doinu bat osatzen dute. Batzuetan, jarraika jotzen dira, akordeak eratuz, denboran zehar, musika harmonia bat eratzen dutena.
Bata bestearen ondoan dauden tekla beltz eta zuriz osatua dago. Bata bestearen ondoko teklen arteko tartea, tonuerdi bat da, eta bi teklen arteko tartea, tonu bat.
Tekla-instrumentua jotzen duenari teklatu-jotzaile (Heg.),[8] teklista (Heg.),[9] klabierista (Ipar.) edo giltza-joile[5] edo -jotzaile deritzo.