Teknologia haptiko

Ez da nahastu behar ukipen-teknologiarekin.

1992 NASAren ukipen-interfazeko eskularruaren diseinua

Teknologia haptikoa (baita komunikazio zenestesikoa edo 3D ukimena bezala ere ezagutzen dena) [1]erabiltzaileari indarrak, bibrazioak edo mugimenduak aplikatuz ukimen-esperientziak sor dezakeen teknologia da.[2] Teknologia hauek, ordenagailu bidezko simulazio batean objektu birtualak sortzeko, kontrolatzeko eta gailu telerrobotikoen urrutiko kontrola hobetzeko erabil daitezke. Gailu haptikoek ukipen-sentsoreak izan ditzakete, erabiltzaileak interfazean egiten dituen indarrak neurtzeko. Haptiko hitza, grezieraz "ἁπτικός", taktila esan nahi du. Gailu haptiko sinpleak joko-kontrolatzaileetan, joystiketan eta direkzio-gurpiletan ohikoak dira.

Teknologia haptikoak giza ukimenaren zentzuak nola funtzionatzen duen ikertzea errazten du, objektu birtual haptiko kontrolatuak sortzeko aukera emanez. Ikertzaile gehienek ukimen-sentsazioarekin lotutako hiru sistema sentsorial bereizten dituzte gizakiengan: larruazalekoa, kinestetikoa eta haptikoa.[3][4][5] Larruazalekoak eta kinestetikoak eragindako pertzepzio guztiei pertzepzio taktuala esaten zaie. Ukimenaren sentipena pasibo eta aktibo gisa sailka daiteke, eta "haptiko" terminoa, sarritan, objektuak komunikatzeko edo ezagutzeko ukimen aktiboarekin lotzen da.[6]

  1. (Ingelesez) Biswas, Shantonu; Visell, Yon. (2019-04). «Emerging Material Technologies for Haptics» Advanced Materials Technologies 4 (4)  doi:10.1002/admt.201900042. ISSN 2365-709X. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  2. Robles-De-La-Torre, Gabriel. «Principles of haptic perception in virtual environments» Human Haptic Perception: Basics and Applications (Birkhäuser Basel): 363–379. ISBN 978-3-7643-7611-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  3. (Ingelesez) Biswas, Shantonu; Visell, Yon. (2021-09). «Haptic Perception, Mechanics, and Material Technologies for Virtual Reality» Advanced Functional Materials 31 (39)  doi:10.1002/adfm.202008186. ISSN 1616-301X. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  4. (Ingelesez) Srinivasan, M. A.; LaMotte, R. H.. (1995-01-01). «Tactual discrimination of softness» Journal of Neurophysiology 73 (1): 88–101.  doi:10.1152/jn.1995.73.1.88. ISSN 0022-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  5. Yan-Bin Jia; Huan Lin; Feng Guo. (2013-11). «Optimal two-finger squeezing of deformable objects» 2013 IEEE/RSJ International Conference on Intelligent Robots and Systems (IEEE): 3514–3519.  doi:10.1109/iros.2013.6696857. (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
  6. (Ingelesez) Bergmann Tiest, Wouter M.. (2010-12). «Tactual perception of material properties» Vision Research 50 (24): 2775–2782.  doi:10.1016/j.visres.2010.10.005. (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne