Telehitzemaile

Kazetaria kamerako telehitzemaile baten aurrean.
Telebistako esatari bat kamerako telehitzemaile bat erabiliz.

Telehitzemailea[1] (prompterra, teleprompterra edo autocuea bezala ere ezaguna) telebista estudioetako elementu bat da. Kamera-objektiboaren azpiko monitore batean testua bistaratzea ahalbidetzen du sistema honek. Horri esker, esatariak kamerari begira irakur dezake testua[1]. Telebistaz gain, beste hainbat arlotan ere garrantzi handiko elementua izan da telehitzemailea, politikan batez ere. Sistema honi esker, telebistako aurkezleek zein politikariek segurtasun eta lasaitasunez irakurri dezakete testua, entzuleei begiratzeari uko egin gabe. Antzerkiko apuntatzaileen[2] eredua jarraitzen du telehitzemaileak.

  1. a b Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinua hiztegia. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 2010 ISBN 978-84-457-3119-2. PMC 776729080. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne