Telenobela edo folletoi (gaztelaniaz eta portugesez: telenovela; gaztelaniaz /telenoˈβela/ eta portugesez /ˌtɛɫɛnuˈvɛɫɐ/ edo /ˌtɛlenoˈvɛla/) Latinoamerikan sortutako telesail dramatikoen generoa da, Europako, Asiako eta mundu osoko beste hainbat telebista katetan arrakastatsua dena. Hitza tele (televisión edo televisão, euskaraz telebista laburdura) eta novela (eleberri) bildura da. Quebeceko téléromanen antzekoak, anglosaxoizko soap opera ez bezala, normalean ez dute denboraldi bat baino gehiago.[1]
Sentimenduzko edukia da nagusi, azpijokoz, amarruz eta nahasketaz beterik.[2]