Telomero

Telomeroak, kromosoma linealen muturretako egitura nukleoproteikoak, irudian nabarmentzen diren egitura txuriak.

Telomeroak kromosoma linealen muturretan aurkitzen diren egitura nukleoproteikoak dira eta zelula eukarioto gehienetan (ez bada guztietan) daude. Zelula prokarioto gehienek kromosoma zirkularrak dituzten arren, salbuespen batzuetan ere aurkitzen dira. Ebolutiboki oso kontserbatuak izan diren DNA sekuentzia ez kodetzaileez osaturik daude eta funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte. Telomeroei esker, zelula modu eraginkor eta egoki batean zatitu daiteke, kromosomen muturretako DNA zatiak babesten dituztelako eta zelula zatitzean kromosomen antolaketan laguntzen dutelako, besteak beste. Telomeroek zahartzearekin lotura handia dute. Hain zuzen, hauen disfuntzio eta laburtzeak zelulen ehun zahar edo kaltetuak berritzeko gaitasuna mugatzen dute eta arteriosklerosia eta bestelako gaixotasunekin erlazionatu dira. Telomeroek eta minbiziak duten lotura sakonki aztertu da ere, zehazki, hauetan diharduen telomerasa izeneko entzima baten jarduera ez kontrolatuak eragin handia duela ikusi da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne