Teodoro I.a Laskaris | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1205 - 1222 ← Konstantino Laskaris - Joan III.a Dukas Vatatzes → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 1174 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | İznik, 1221 (egutegi gregorianoa) (46/47 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Manuel Láscaris | ||
Ama | Ioanna Karatzaina | ||
Ezkontidea(k) | Anna Komnene Angelina (en) ![]() Philippa of Armenia (en) ![]() Marie de Courtenay (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Laskaris (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Erdi Aroko greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria |
Teodoro I.a Laskaris[1] (grezieraz: Θεόδωρος Α' Λάσκαρις, Theodōros I Laskaris; Konstantinopla, c. 1174 – 1222) Nizeako enperadore bizantziarra, 1204-1222 urteetan, Nizeako inperioaren sortzailea. Soldadu kristauek Konstantinopla hartu zutenean (1204), Nizean hartu zuen bizilekua. David Komneno, Trebisondako enperadorea, garaitu zuen. 1208. urtean Nizeako enperadore izendatu zuten. 1211. urtean latinoek garaitu zuten Misian. Ahalegin handiak egin zituen Konstantinopla berreskuratzeko, baina ez zuen arrakastarik izan. Ia Asia Txiki osora hedatu zuen aginpidea, eta bizantziarren tradizioak gorde zituen.