Tequila Sunrise | |
---|---|
long drink (en) eta koktel | |
Materialak | Tekila 4.5a Zentilitro orange slice (en) (lagungarria) maraskinodun ginga (lagungarria) izotza (on the rocksa) Granadina 1.5a Zentilitro laranja-zukua 9a Zentilitro kikara edalontzi zabala |
Historia | |
Jatorria | Arizona |
Tequila Sunrise bi eratara prestatutako koktela da: originala, tekila, crème de cassis, lima-zukua eta soda dituena; eta formarik ezagunena tekilarekin, laranja-zukuarekin eta granadinarekin egina dagoena. Errezeta modernoa 1970eko hamarkadaren hasieran asmatu zuten Sausaliton[1] baina originala 1930eko hamarkadakoa da. Edalontzi batean zerbitzatzen denean duen itxurari zor dio izena: dentsitate handieneko osagaiak (cassisa edo granadina) pixkanaka hondoratzen dira, egunsenti (ingelesez: sunrise) baten antzeko kolore-aldaketak sortuz.