Teresa Claramunt i Creus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Teresa Claramunt i Creus |
Jaiotza | Sabadell, 1862ko ekainaren 4a |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Sabadell |
Heriotza | Bartzelona, 1931ko apirilaren 11 (68 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | anarkosindikalista, politikaria eta editorea |
Influentziak | Fernando Tarrida del Mármol (en) |
Kidetza | Lanaren Konfederazio Nazionala |
Teresa Claramunt i Creus (Sabadell, 1862ko ekainaren 4a - Bartzelona, 1931ko apirilaren 11) buruzagi anarkosindikalista katalana izan zen.[1]
Haren aita Ramon Claramunt zen, errepublikano federal eta katolikoa, lanbidez hilaturaren mekanikari muntatzailea. Haren ama, Joana Creus izan zen, izaera handiko emakumea, Teresak amagandik jasoko zuen ezugarria. Ezkontza haren ondorioz, bost seme-alaba jaio ziren Maria eta Teresa Sabadellen jaioak, eta bere beste hiru nebak, José, Ángel eta Purificación, Barbastron jaioak.
Bere aita Ramon Barbastroko alkate eta errepublikar milizien koronel izatera iritsi zen Espainiako Lehen Errepublikan.