Teresa Wilms Montt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Teresa de las Mercedes Wilms Montt |
Jaiotza | Viña del Mar, 1893ko irailaren 8a |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | Paris, 1921eko abenduaren 24a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | suizidioa |
Leinua | Montt family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa ingelesa portugesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Izengoitia(k) | Tebal eta Teresa de la Cruz |
Fitxategi:Firma Thérese Wilms Montt.svg, Firma Teresa Wilms Montt.jpg |
Maria Teresa de las Mercedes Wilms Montt, Thèrése Wilms Montt, ezagunagoa Teresa Willms Montt izenez (Viña del Mar, Txile, 1893ko irailaren 8a – Paris, Frantzia, 1921eko abenduaren 24a) txiletar idazlea izan zen.[1]
Aitzindari feministatzat hartua da. Eleberrigintzan jardun zuen. Bere gizartearen balio burgesetara errebelatua, komentu batean sartu zuten indarrez; hala ere, bere lagun Vicente Huidobroren laguntzaz, Buenos Airesera ihes egin zuen. Ameriketako Estatu Batuetan erizain izaten saiatu zen Lehen Mundu Gerran, baina Alemaniako espioi gisa nahastu eta preso hartu zuten. Ramón Gomez de la Serna, Enrique Gómez Carrillo, Joaquín Edwards Bello, Victor Domingo Silva eta Ramon Maria del Valle-Inclan idazleen laguna izan zen.