Termoplastikoa plastiko mota bat da, beroarekin likido bihurtzen dena, eta nahiko hozten delarik gogortu eta bere formara itzultzen dena. Termoplastiko gehienak polimeroak dira eta pisu molekular oso handia dute.
Jokaera hori duten gai naturalak landu gabeko kautxua, eta argizari eta koipe batzuk dira; sintesi bidez gai termoplastiko berri asko egin dira: polibinil kloruroa, nylona, poliestirenoa, polipropilenoa, erretxina akrilikoak, binilikoak eta zelulosikoak, fluorokarburoak eta abar; polimero garaiak dira guztiak.