Ternuako irlandera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Kanada |
Hiztunak | Ziurrenik jada ez du hiztunik |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Eskualdea | Ternuako ekialdeko Avalon penintsularen hegoaldea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak Uhartetar hizkuntza zeltak Hizkuntza goidelikoak Irlandako gaelera Irish language in the Americas (en) ![]() | |
Hizkuntza kodeak | |
IETF | ga-CA |
Ternuako irlandera (irlanderaz Gaeilge Thalamh an Éisc eta ingelesaz Newfoundland Irish) Kanadako Ternua uhartean mintzatu eta galduta edo galtzear dagoen irlanderaren dialekto bat izan zen. Ternuako irlanderaren azken hiztunak Avalon penintsulan bizi izan ziren.
Ternuako irlanderak Irlandako hego-mendebaldean mintzatzen den Munstergo irlanderaren antz handia zuen, Ternuako eremu hartara joan ziren irlandar etorkinak nagusiki Waterford, Wexford, Kilkenny, Tipperary eta Cork konderrietakoak baiziren.