Teruelgo gudua Espainiako Gerra Zibilan jazo zen gudua izan zen, 1937ko abenduaren 15 eta 1938ko otsailaren 22 artean Teruel inguruan egindakoa.[1] Errepublikako Herri Armadak hiriburua setiatu eta hartu zuen, nahiz eta garnizoiaren erresistentziak eta klima gogorrak konkista bi aste atzeratu. Azken gotorleku frankistek 1938ko urtarrilaren hasieran amore eman zuten eta matxinoek kontraeraso zuten. Hala ere, errepublikanoek eutsi eta frankistek ezin zuten berriki galdutako hiria berreskuratu.
Otsailean matxinoek hegal errepublikanoak gainezkatu zituzten eta Alfambran garaipen erabakigarria izan zuten. Horri esker, bidea ireki eta otsailaren 22an Francok hiria bereganatu zuen. Biontzako higadura handia izan arren, larriagoa izan zen errepublikanoentzat.[2]
- ↑ Martínez Bande, J.. La batalla de Teruel. Madril: San Martín ISBN 84-7140-088-X..
- ↑ Thomas, Hugh. (1976). La Guerra Civil Española. Bartzelona: Grijalbo ISBN 84-253-2767-9..