Tetraodontiformes

Tetraodontiformes
Kretazeo Berantiar-Gaur egun

[1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
Ordena Tetraodontiformes
Azpibanaketa
Ikusi testua

Tetraodontiforme edo Tetraodontiformes Aktinopterijioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Gorputz sendokoak, buru-handiak, aho eta zakatz zulo txikikoak izaten dira. Azala hezurrezko txaflaz edo ezkata zimur lodiz estalia dute. Saihets-hezurrik ez dute. Tetraodontiformeen klaseak hamaika familia biltzen ditu bere baitan: balistidoak, molidoak, tetraodontidoak, besteak beste.[2]

  1. Keiichi, Matsura & Tyler, James C.. (1998). Encyclopedia of Fishes. San Diego: Academic Press, 230 or. ISBN 0-12-547665-5..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne