Tetrapilo edo tetrapilon (grezieraz: τετράπυλον; latinez: tetrapylum 'lau ate') oinplano karratuko antzinako monumentu helenistiko bat da, lau aldeetako bakoitzean ate bana duena.
Ekialdeko erromatar inperioko hiri nagusiek dirutza inbertitu zuten eraikin publikoetan, eta, politika horren baitan, bidegurutze monumentalak ugaritu ziren (tetrapiloak zein garaipen-arkuak), plaza borobil edo obalatuak, ninfeoak eta iturriekin batera[1].