Thanin Kraiwichian

Thanin Kraiwichian

(2011)
President of the Privy Council of Thailand (en) Itzuli

2016ko urriaren 14a - 2016ko abenduaren 2a
Prem Tinsulanonda - Prem Tinsulanonda
Member of the Privy Council of Thailand (en) Itzuli

1977ko abenduaren 15a - 2016ko abenduaren 6a

14. Thailandiako lehen ministro

1976ko urriaren 8a - 1977ko urriaren 19a
Seni Pramoj (en) Itzuli - Kriangsak Chamanan
Bizitza
JaiotzaBangkok1927ko apirilaren 5a
Herrialdea Thailandia
Lehen hizkuntzaThailandiera
HeriotzaBangkok2025eko otsailaren 23a (97 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics 1953)
Thammasat University (en) Itzuli 1948) : zuzenbide
HizkuntzakThailandiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua, epailea eta funtzionarioa
KidetzaGray's Inn (en) Itzuli

Thanin Krawichian (Bangkok, 1927ko apirilaren 5aibidem, 2025eko otsailaren 23a) thai epaile, politikari eta zuzenbide irakaslea izan zen. Thailandiako lehen ministroa izan zen 1976tik 1977ra.

Aita txinatarra zuen, eta zuzenbidea ikasi zuen Thammasat Unibertsitatean. Ikasketak London School of Economics-en burutu zituen eta 1958an abokatutzan sartu zen. Thailandiara itzuli ondoren, Justizia Ministerioan sartu zen eta bere ibilbide judiziala hasi zuen Auzitegi Goreneko presidente izatera iritsi arte. Gainera, zuzenbidea irakatsi zuen unibertsitatean.

1973an gobernu militarraren aurkako matxinada demokratikoaren ondoren, erregeak trantsizioko biltzar legegileko kide izendatu zuen. Politikoki, eskuin mutur antikomunistan kokatu zen.

1976ko urriaren 6an Thammasateko Unibertsitateko sarraskia gertatu ondoren, militarrek kolpe militar bat hartu zuten eta Bhumibol Adulyadej erregeak Thanin lehen ministro izendatu zuen.

Thanin emakumeak sartu zituen lehen aldiz gobernu batean, liburuak erretzea agindu zuen, parlamentua desegin zuen eta alderdi politikoak debekatu zituen. Ondorioz, borroka armatu komunistak gora egin zuen.

1977ko urriaren 20an, militarrek boterea berreskuratu zuten estatu-holpe berri batean. Erregeak Kontseilu Pribatuko kide izendatu zuen orduan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne