The Boys (euskaraz: «Mutikoak»), 2019ko estatubatuar superheroi telesaila da. Garth Ennis eta Darick Robertsonen izenburu berdineko komikian oinarritua dago. 2019ko uztailaren 26ean Amazon Prime Video internet bidezko katean aireratzen hasi zen. Karl Urban, Jack Quaid, Antony Starr, Erin Moriarty, Dominique McElligott, Jessie T. Usher, Laz Alonso, Chace Crawford, Tomer Kapon, Karen Fukuhara, Nathan Mitchell eta Elisabeth Shue aktoreek antzeztu zuten.