The Boys (komikia) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Garth Ennis (en) |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | The Boys |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ilustratzailea | Darick Robertson (en) |
Argitaletxea | WildStorm (en) eta Panini Comics (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
The Boys (euskaraz: «mutikoak») Garth Ennisek idatzi eta Darick Robertsonek marraztutako komiki-serie bat da. Jatorriz Wildstorm bidez argitaratu zuten, Dynamite Entertainmentera joan aurretik.
Seriea superheroiak existitzen diren mundu garaikide batean kokatuta dago. Hala ere, serieko unibertsoko superheroi gehienak ustelduta daude ospetsu izateagatik, eta sarritan jende arruntarekiko jokabide ausartegia eta mespretxuzkoa erakusten dute. Horregatik, superbotererik gabeko CIAko talde bat, informalki "The Boys" bezala ezagutzen dena, komunitate superheroikoa monitorizatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen da (larderia, xantaia eta indarkeria erabiliz).
Ennisek esan duenez, Tha Boysek Preacher (euskaraz: «predikaria») komikiaren munduan bera ospetsu bilakatu zuen seriea "des-predikatuko" du, beharbada "The Boys"ek goraipatzen dituen indarkeria eta sexualitate muturrekoa Preacher bere aurreko lanarekin konparazioan hain indartsua ez izatea izango duela aipatuz.[1]
Amazon Studiosek telesail gisa egokitu zuen.[2] Eric Kripkek garatutako telesaila 2019ko uztailaren 26an estreinatu zen Amazon Prime Videon.