The Cardinal (euskaraz Kardinala) 1963ko Otto Preminger austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tom Tryon, Romy Schneider eta Carol Lynley aktoreek antzeztu zuten. John Huston zinema zuzendari ospetsuak Glennon kardinalaren papera antzeztu zuen.
Henry Morton Robinson estatubatuar idazlearen 190eko izenburu berdineko The Cardinal eleberrian oinarritua dago, hartan fikziozko Stephen Fermoyle apaiza gaztearen bizitza kardenala izendatzen duten arte kontatzen delarik, New Yorkeko Francis Spellman (1889 - 1967) artzapezpiku eta kardinalaren bizitzan oinarritua dago.
Zuzendari onenaren Oscar Saria (Otto Preminger) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren (John Huston) izendapenak jaso zituen, bai eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Sariaren (John Huston) izendapena ere. John Huston zinema zuzendariaren aktore debut ofiziala izan zen, aurretik zenbait filmetan agerpen laburrak ere burutu baizituen, tartean 1948an berak zuzendutako The Treasure of the Sierra Madre filmearen hasieran burututakoa.