The Charge of the Light Brigade (euskaraz Zalduneria Arinaren Karga) 1936ko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar aktorearen gerra-abentura filma bat da. Bertan, Errol Flynn, Olivia de Havilland, Patric Knowles, C. Henry Gordon eta David Niven aktoreek antzeztu zuten.
Alfred Lord Tennyson idazlearen "The Charge of the Light Brigade" olerkian oinarritua dago, bai eta Krimeako Gerran (1853–1856) britainiar zalduneria arinak Balaklavako guduan burututako karga ospetsuan ere, baina filma honetakoa 1857ko Indiako Matxinadan jazotako Cawnpore setioan girotua dago.
Filma 3 Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenean bakarra irabazi zuelarik, Zuzendariaren laguntzaile onenaren Oscar Saria (Jack Sullivan).