The Dark Tower (euskaraz Dorre Iluna) 2017ko Nikolaj Arcel daniar zinema zuzendariak zuzendutako fantasia, zientzia fikzio eta ekintza western beldurrezko film bat da. Stephen King idazlearen The Dark Tower eleberri sailean oinarritua dago, hain zuzen ere, The Gunslinger eta The Waste Lands eleberrien nahasketa bat da, bertan jazotzen diren gertakariak The Dark Tower eleberrian jazotakoen ondorengoak dira. Idris Elba eta Matthew McConaughey aktoreek antzeztu zuten.