The Plough and the Stars (euskaraz Goldea eta Izarrak) 1937ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Sean O'Casey idazlearen izenburu berdineko The Plough and the Stars antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Barbara Stanwyck, Preston Foster eta Barry Fitzgerald aktoreek antzeztu zuten.
1916ko Irlandako Pazko matxinadan girotua dago. "Goldea eta Izarrak" izenburua Hartz Handia konstelazioaren ezizena da.