The Sand Pebbles 1966ko Robert Wise estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako gerra, abentura eta drama filma bat da. 1962ko Richard McKenna idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Steve McQueen, Richard Attenborough, Richard Crenna, Candice Bergen, Marayat Andriane, Mako, Simon Oakland eta Charles Knox Robinson III aktoreek antzeztu zuten.
Filmeak arrakasta izan zuen ikusleen eta kritikarien artean. Oscar Sarietarako zortzi izendapen jaso zituen, baina ez zuen bat bera ere irabazi.