The Search 1948ko pelikula estatubaturra da, Fred Zinnemannek zuzendua. Estatu espainiarrean Los Angeles Perdidos izenburupean estreinatu zen, eta Frantzian Les Anges marqués titulupean. Filmak Bigarren Mundu Gerraren ondorio latzak deskribatzen ditu, Alemaniako haur umezurtzen drama pantalairatuz.