The Stand (literalki "Postua" edo "Erresistentzia", Hego Euskal Herrian "Apokalipsia" eta Ipar Euskal Herrian "Izurria") 1995eko estatubatuar telesail labur edo telefilma bat da. 1978ko Stephen King idazlearen The Stand eleberrian oinarrituta dago (1990ean berrargitaratua). 1995ko maiatzaren 8a ABC telebista katean aireratu zen, denera 365 minutu irauten zituen eta 4 ataletan banatua zegoen. Mick Garrisek zuzendu zuen.
Bertan aktore ugarik antzeztu zuten, tartean Gary Sinise, Molly Ringwald, Jamey Sheridan, Rob Lowe, Laura San Giacomo, Miguel Ferrer, Ruby Dee, Bill Fagerbakke, Corin Nemec, Adam Storke, Ray Walston, Matt Frewer, Ossie Davis eta Shawnee Smith zeudelarik.