The Wild Colonial Boy | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
The Wild Colonial Boy ("Kolonietako Mutil Basatia") irlandar eta australiar abesti herrikoia da. Abesti honen bertsioak kontaezinak dira eta musika talde ugarik burutu dituzte: The Clancy Brothers, The Dubliners, The Pogues, etab... John Ford zuzendariaren The Quiet Man filmaren tabernako sekuentzian bertako herriko mozkorti eta zurruteroek ere abesti hau abesten dute.
Abestiaren irlandar bertsioan XIX. mendean Irlandako Kerry konderriko Castlemaine herria uzten duen Jack Duggan izeneko mutil bat aipatzen da. Australiar bertsioan berriz Victoria estatuko Castlemaine herrian jaio zen Jack Doolan bat aipatzen da.
1990eko The Dubliners eta The Pogues taldeek Irlandako futbol selekzioak Italiako Munduko Futbol Txapelketan estreinekoz parte hartu behar zuelako balentria zela eta, ereserkia ez ofizial moduko bat moldatu zuten, abestiaren hitzak eta izenburua aldatuz, "The Wild Colonial Boy" beharrean "The Jack´s Heroes" (Jacken Heroiak) izenburua jarriz, une hartako selekzionatzailea zen Jacky Charlton eta bere jokalariei aipamena eginez. Bertsio honek sekulako arrakasta izan zuen garaiko Irlandan, bi musika talde hauetako partaideak futbolariz jantzita eta futbol zelaian partidu bat jokatzean ari zireneko plantak eginez bideoklip[1] umoretsu eta ganberro bat grabatu zutelarik.