The Alamo (euskaraz The Alamo) 1960ko John Wayne estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendutako western filma bat da. Berak, Richard Widmark eta Laurence Harvey aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak ongi adierazten duen bezala 1836ko El Álamoko guduari buruzko filma bat da, betiere estatubatuarren ikuspuntutik kontatua. Aurretik gudu honi buruzko The Alamo: Shrine of Texas Liberty (1936) filmatu zen, ondoren The Alamo: 13 Days to Glory (1987) telefilma eta The Alamo (2004) izeneko berregokitzapena ere izan direlarik.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen eta azkenean Soinu onenaren Oscar Saria (Fred Hynes eta Gordon Sawyer) irabazi zuen.