The Bling Ring 2013ko umore beltz satirikoko komedia poliziakoa da, Sofia Coppolak idatzi eta zuzendua, eta benetako gertaeretan oinarritua. Israel Broussard, Katie Chang, Claire Julien, Taissa Farmiga eta Emma Watson gazteak dira filmaren protagonistak.[1][2][3]
Filmak 2013ko Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard saila inauguratu zuen, eta mundu mailan estreinatu zen urte bereko ekainean, kritika onak jasoz Watson, Broussard eta Changen interpretazioengatik.[4]