The Bridge on the River Kwai 1957ko David Leanek zuzendutako gerra filma da, Pierre Boulleren Le Pont de la Rivière Kwaï eleberrian oinarrituta.
Fikziozko argumentua benetan 1943an izandako eraiketan oinarrituta dago, japoniarrek presoak erabili zituzten Mae Klong - 1960ko hamarkadatik aurrera Khwae Yai - ibaia zeharkatu zuen zubia eraikitzeko, Tha Makham herrian, Thailandiako Kanchanaburitik bost kilometrotara. Filmean presoen egoera zaila bazen ere, latzagoa zen benetan.