The Father 2020ko Florian Zeller frantziar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. Zeller beraren Le Père antzezlanean oinarritzen da. Anthony Hopkins, Olivia Colman, Mark Gatiss, Imogen Poots, Rufus Sewell eta Olivia Williams aktoreek antzeztu zuten.
2020ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. Urte bereko Donostiako Zinemaldian Perlak sailean eman zen, eta Publikoaren Saria irabazi zuen.[1] 93. Oscar Sarietan, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Anthony Hopkins) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Christopher Hampton eta Florian Zeller) irabazi zituen.[2]