The Hurt Locker 2008ko Kathryn Bigelow estatubatuarrak zuzendutako gerra film bat da. Istorioa Mark Boalek idatzi zuen, Irakeko gudan aritutako freelance kazetaria. Filmak 2009ko sei Oscar sari irabazi zituen, nabarmenki Film onenaren Oscar saria, Zuzendari onenaren Oscar saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria.