The Incredibles (euskaraz Harrigarriak) 2004ko Brad Bird estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako konputagailu bidezko animazio eta superheroien Pixar ekoiztetxeko film bat da. Craig T. Nelson, Holly Hunter, Sarah Vowell, Spencer Fox, Jason Lee, Samuel L. Jackson eta Elizabeth Peña aktoreek bikoiztu zuten.
Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria (Brad Bird) eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Randy Thom eta Michael Silvers) irabazi eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Brad Bird) eta Soinu onenaren Oscar Sariaren (Randy Thom, Gary A. Rizzo eta Doc Kane) izendapena jaso zituen.
Incredibles 2 (2018) izeneko jarraipena izan zuen.