The Last of Us 2013ko akzio-abenturazko bideo-jokoa da Naughty Dog enpresak ekoiztua eta Sony Computer Entertainment-ek argitaratua. Jokalariek Joel kontrolatzen dute, Ellie neska nerabea Estatu Batu post-apokaliptikoetatik garraiatzeko agindua jaso duen kontrabandista. Hirugarren pertsonaren perspektibarekin jokatzen da. Jokalariek suzko armak, inprobisatutako armak eta isiltasuna erabiltzen dute etsaiengandik babesteko: gizaki bortitzak eta onddo batek infektatutako izaki kanibalak. Online multijokalari modua dago, zeinean zortzi pertsonek haien artean jokatzen dute kooperatibo eta konpetitiboki.
The Last of Usen ekoizpena 2009an hasi zen, Naught Dog-en aurreko jokoa atera eta gutxira, Uncharted 2: Among Thieves. Konpainiaren historian lehenengo aldiz, Naughty Dog bi taldetan banatu zen: lehenengoak Uncharted 3: Drake's Deception garatzen zuen bitartean, besteak The Last of Us ekoiztu zuen. Joel eta Ellieren arteko harremana jokoaren zentroa izan zen, beste elementu guztiak honen inguruan garatuz. Troy Baker eta Ashley Johnson aktoreak Joel eta Ellie antzeztu zituzten, hurrenez hurren, ahots eta mugimendu-harrapaketaren bitartez, eta Neil Druckmann zuzendaria lagundu zuten pertsonaien eta istorioaren garapenaren orduan. Musikaren konposizioa Gustavo Santaolallaren eskuetan geratu zen.
2011ko abenduan egindako anuntzioaren ostean, The Last of Usen inguruan izugarrizko irrika piztu zen. PlayStation 3-an argitaratu zen 2013ko ekainean eta oso goraipatua izan zen bere narratiba, gameplay-a, irudiak, soinuak, musika, karakterizazioa eta pertsonaia femeninoen irudikapenengatik. The Last of Us salmentetan arrakasta bat izan zen, 1,3 milioi kopia salduz bere lehenengo astean eta 17 milioi 2018ko apirilerako. Hainbat alditan izan da saritua, haien artean Game of the Year sariak hainbat aldizkari, kritika eta sari-zeremonien eskutatik. Historiako bideojokorik onenetarikoen artean zerrendatua izan da.
Naughty Dog-ek deskarga daitekeen eduki (DLC) ugari argitaratu izan ditu: The Last of Us: Left Behind jokoak jokalari bakarrarentzat kanpaina bat gehitzen du, Ellie eta bere lagun Rileyren abentura bat aurkeztuz. Bere remasterizazioa, The Last of Us Remastered, PlayStation 4-erako 2014ko uztailan argitaratua izan zen. Remake bat, The Last of Us Part I, 2022ko irailean argitaratu zuten PlayStation 5-erako, eta 2023ko martxoan Windows-erako. Sekuela bat, The Last of Us Part II, 2020ean argitaratu zen. Beste The Last of Us projektuak existitzen dira; adibidez 2013ko komiki bat, 2023an HBO-k estrenatutako telesail bat eta hainbat mahai-joko.