The Leftovers (Geratu zirenak) Damon Lindelofek eta Tom Perrottak HBO kanalerako sortutako telesail estatubatuarra da. Izenburu bereko Perrottaren nobelan oinarrituta dago.[1] Atal pilotua Lindelofek eta Perrottak idatzi zuten eta Peter Bergek zuzendu zuen.[2] Justin Theroux, Carrie Coon, Amy Brenneman, Christopher Eccleston, Liv Tyler eta Chris Zylka dira telesaileko protagonistak, eta Estatu Batuetan estreinatu zuten, 2014ko ekainaren 29an.
Hiru denboraldi grabatu ziren eta rating-etan AEBetan maila ertainak lortu zituen arren, kultuko jarraipen nahiko zabala lortu zuen munduan.