The Lost World: Jurassic Park (euskaraz Mundu Galdua: Parke Jurasikoa) 1997ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko eta abenturazko film bat da.
1993ko Jurassic Park filmaren jarraipena da, biak ere 1995eko Michael Crichton idazlearen The Lost World eleberrian oinarritua daude. Ondoren beste bi jarraipen izan ditu: Jurassic Park III (2001) eta Jurassic World (2015).
1997ko Efektu berezi onenen Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Dennis Muren, Stan Winston, Randal Dutra eta Michael Lantieri), baina Titanic filmak irabazi zuen.