The Monster Ball Tour | ||
---|---|---|
![]() | ||
Lady Gaga(r)en bira | ||
Kokapena | Asia, Europa, Amerika eta Ozeania | |
Lotutako albuma | The Fame eta The Fame Monster | |
Hasierako data | 2009ko azaroak 27 (Montreal, Kanada) | |
Amaierako data | 2011ko maiatzak 6 (Mexiko Hiria, Mexiko) | |
Zatiak | 8 | |
Kontzertuak | 119 Amerikan 63 Europan 17 Ozeanian 4 Asian 203 denetara | |
Aurrekontua | >225,000,000$ | |
Lady Gaga(r)en bira kronologia | ||
The Fame Ball Tour (2009) |
The Monster Ball Tour | The Born This Way Ball Tour (2012-2013) |
The Monster Ball Toura (euskeraz, "Munstroaren Dantza Bira")[oh 1] Lady Gaga abeslari estatubatuarraren bigarren mundu mailako kontzertu-bira da, 2009 eta 2011. urteen artean ospatutakoa. Gagaren bigarren albuma (edo lehen EPa), The Fame Monster, promozionatzeko kontzertu-bira izan zen, The Fame albuma ere promozionatu bazen ere. Kontzertu-bira hau 2009ko urriaren 15ean anuntziatu zen, The Fame Monster albuma kaleratu eta lau egunetara;[1] Kanye Westekin ospatuko zen Fame Kills kontzertu-bira bertan behera uztearen ostean.[2] The Monster Ball Toura, abeslari beraren hitzetan, munduko "lehen electro-pop opera" izan zen.[3][4]
KISS-FM irrati-katean Ryan Seacrest-ekin egindako elkarrizketa batean, Gagak Monster Ball kontzeptua azaltzen du:[5]
« | Gai eta ardatz modura New York hiria du. Kontzertu osoa istorio bat da; ni, lagunekin, New Yorken nago, "Munstroaren Dantzara" goaz eta, bidean, galdu egiten gara. | » |
Istorio-testuinguru honetan, kontzertua hainbat segmentutan dago banaturik, prop, outfit eta abestien lyric-erlazio ezberdinekin.[6][7] Adibidez, eszena jakinetan New Yorkeko metroari egiten zaio erreferentzia.[8] Kontzertu-bira 2011ko maiatzaren 6an amaitu zen, Mexikoko Ciudad de Mexiko hirian, 200 milioi dolar baino gehiago lortu ostean.[6][9][10]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found