The Passion of the Christ (euskaraz Kristoren Pasioa) 2004ko Mel Gibson australo-estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen gisa Bibliako Itun Berriko Kristoren Pasioaren pasartean oinarritua, Jesukristoren azken egunak agertzen direlarik. Jim Caviezel, Monica Bellucci eta Maia Morgenstern aktoreek antzeztu zuten.
Gibsonek filma katolikoen bertsioa edo ikuspuntutik ahal bezain fidelena izatea nahi izan zuen, ondorioz eszena bortitz, latz eta odoltsuak agertzen dira, gainera solasaldiak garai hartan Jesukristo bizi zen Judeako lurraldean mintzatzen ziren aramera, latina eta hebreera hizkuntzetan burutuak dira.