The Shape of Water (euskaraz Ur-Forma) 2017ko Guillermo del Toro mexikar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko drama film bat da. Gidoia Guillermo del Toro eta Vanessa Taylorrek idatzi zuten. Sally Hawkins, Michael Shannon, Richard Jenkins, Doug Jones, Michael Stuhlbarg eta Octavia Spencer aktoreek antzeztu zuten.
Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia jaso zuen eta lau Oscar sari irabazi zituen, film onenaren saria eta zuzendari onenaren saria barne.