The Sopranos (euskaraz Sopranotarrak) AEBtako krimen drama telesail bat da. 1999ko urtarrilaren 10tik 2007ko ekainaren 10ra HBO katean aireratu zen. New Jersey hiriko mafia familia baten gorabeherak kontatzen ditu.
Sei denboraldiz eta 86 ataletan etenaldirik gabe aireratu zen, AEBtako kable-telebistako inoizko telesail arrakastatsuena izateaz gain, kritikarien goraipamena ere jaso zuen.