The Theory of Everything (euskaraz Ororen Teoria) 2014ko James Marsh britainiar zinema zuzendariaren amodiozko biografia drama filma bat da. Stephen Hawking ingeles zientzialari eta astrofisikari ospetsuaren gaztaroan eta haren lehen emazte Jane Wilde Hawkingek idatzitako Travelling to Infinity: My Life with Stephen (Infinitora Bidaiatuz: Nire Bizitza Stephenekin) liburuan oinarritua dago. Eddie Redmayne. Felicity Jones, Charlie Cox, Emily Watson, Simon McBurney, David Thewlis eta Christian McKay aktoreek antzeztu zuten.