The Walking Dead (euskaraz: «Hildako ibiltariak») Robert Kirkmanen komiki homonimoan oinarrituta eta Frank Daranbotek eratu eta produzitu zuen telesail estatubatuarra da. Mundu postapokaliptiko baten oinarrituta dago, non Rick Grimes bere familia eta taldea bizirik mantentzeko edozer gauza egingo du. Horretarako hainbat zonbiren (ibiltari deituak) eta beste giza talderen aurka egin beharko dute.
Telesaila 2010eko urriaren 31n hasi zen AMC katean. Harrera aparta gaitik, kateak beste denboraldi baterako berritu zuten. Bigarren denboraldiak 2011ko urriaren 11n ikusi zuen argia. Telesailaren arrakasta nazional zein internazionala dela eta, guztira hamaika denboraldi izan zuen.
The Walking Dead kritika gaitik oso txalotua izan da, izan ere Amerikako idazle gremioa eta "urre globoek" serie dramatiko hoberenaren kategorian izendatu izan zuten. Lehenengo denboraldian 5,3 milioi lagunek jarraitu zuten, eta zifra hori 16,1 milioietara handitu zen laugarren denboraldia.