The Young Pope (euskaraz Aita Santu Gaztea) Italiako drama telesail bat da. Paolo Sorrentino italiar zinema zuzendari eta gidoilariak sortu zuen. 2016ko urriaren 21ean Sky Atlantic eta HBO kateetan aireratzen hasi zen. Jude Law, Diane Keaton, Silvio Orlando, Javier Cámara, Scott Shepherd, Cécile de France, Ludivine Sagnier, Toni Bertorelli eta James Cromwell aktoreek antzeztu zuten.