Thelonious Sphere Monk (1917ko urriaren 10a, Rocky Mount, Ipar Karolina – 1982ko otsailaren 17a, Englewood, New Jersey) estatubatuar jazz pianojole eta konposatzaile bat izan zen. Era beran, Bebop jazz musika estiloaren sortzaileetako bat izan zen.
Bere musika-lan ospetsuenen artean Epistrophy, Round Midnight, Blue Monk, Straight, No Chaser eta Well, You Needn't daude. Duke Ellington musikariaren ondoren grabaketa gehien egin zituen jazz konposatzailea izan zen, hau azpimarratzekoa da, Ellingtonek 1000 konposizio ingurutik gora sortu baizituen, Monkek,aldiz, 70 inguru baino ez.